Orain bertan deskargatu dugu lurra Auzolanerako

Badugu lurra, baina jauna! Zenbait taule (bankal) guztiz estaltzeko aina, 18m3-ko bolumena betetzeko lurra bait da.

Udazkeneko Jaialdian bildutako herritarren ekarpenei esker, landaketak egiteko kamioikada bat lur erosi ahal izan dugu. Azkenean! Eta bihar dugun Auzolan egunean (goizeko 10:00etan hasiko gara), palak eta eskorgak hartuta, taule batzuk landatzeko moduan utziko ditugu.

Gainera, dumper makina baten laguntza izango dugu tauletan lurra banaketa egin ahal izateko. Atzoko egunean Uliako mintegi zaharretako zenbait puntutan kokaturiko kajoiak lurrez bete ahal izan genituen. Honela loreontzietan landare, barazki edo lore bat landatu nahi dugunean materiala eskura izango dugu. Zeinen ondo!

ulb-dumper-makina-mintegietan

Auzolaneko deialdia denentzat zabalik dago. Beraz, zergaitik ez zara hurbiltzen igande honetan parkera? Ikusi eta gozatu Uliako mintegi zaharretan Donostiarrek dugun gune ederra honetaz. Zatoz!

Advertisements
auzolan, baratzak-n argitaratua
2 comments on “Orain bertan deskargatu dugu lurra Auzolanerako
  1. 34095017r-k dio:

    Ze itxura ona lurra!

    Atsegin dut

  2. […] bat lagun, jo ta ke, ibili ginen lanean. Aurreko egunean, larunbatean, 18m3-ko bolumena betetzeko lurra ekarri zen. Ez da gutxi, alajaina! Eta lur guzti hori tauleak betetzeko dira, asko hutsik bait daude, eta […]

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: