Aurrera doaz Udazkeneko Jaialdian landatu genituen barazkiak

Gaur pasadan igandeko landaketak bisitatu ditugu, eta oso ondo ari dira aurrera ateratzen. Udazken epel eta lehorra egiten ari da, beraz eskuz ureztatzen ari gera oraingoz landareak, Unai eta Joaquini eskerrak gehienbat!

Momentu honetan martxa desberdineko landareak ditugu parkeko gune desberdinetan.

Goiko “kajoneretan” udarako barazkiak eta udazkeneko landare txiki berriak ditugu.
goiko-tauleko-barazkiak
Lehenengo, mostaza hostoak eta atzean aza eta porruak. Bigarrenean mihulua (hinojo) eta lurrazpian ilar eta baba aleak, ernaltzeko aleginak egiten. Hirugarrenean entsalada exotikoak egiteko zenbait belar eta udaberriko aza: mibuna, mispona, mizuna berdea eta mizuna gorria.

Pasadan astean behekaldean genituen kalabaza eta kalabazin landare guztiak garbitu genituen (oidoak jota genituen gaixoak), eta orain 3 urte ere iraun dezaketen alkatxofak bakarrik ditugu bistan.
behekaldeko_tauletan_alkatxofak
Eta azkenik negutegi barruan, beste ilar eta baba talde bat prestatu ditugu, laister ekarriko dugun lurraren esperoan.

Bitxikeria bat ere ikusi dugu gaurkoan! Jazinto batzuk azaleratzen hasi dira! Oso goiz da oraindik, hauek negu eta udaberri aldera agertzen bait dira, baina tira! Ongietorria ere emango diego lore eder haueri.

Advertisements
Tagged with:
baratzak-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: