Auzo-konpostak, 15 egun martxan! Zenbait gomendio.

Atzo konposta guneak berrikusi zituen Ulia taldeko lehen arduradunak. Denok edo ia denok aldi bat baino gehiagotan erabili ditugu konpostagailuak, eta hori berri ona da! Baina, arduraduna ere kezkaturik dabil eta aurkitu dituen arazo batzuen berri eman digu.

Konposta egitea errexa da, baina zenbait arau ere kontutan hartu edo jarraitu behar ditugu. Horien artean:

  1. Naranja azalak: udalarekin egindako kurtsoan, naranja azalekin kontuz ibili beharko genuela komentatu ziguten. Naranja azalak bota daitezke konpostagailura, noski, baina neurriz, eta gutxienez 4 zatitan bananduta.
    Naranja azala ugari eta moztu gabe aurkitu dira konpostagailuan, beraz 15 egunetan behintzat ez ditugu honelako zaborrak botako. Konpostagailua ez azidifikatzeko, bitarte honetan, kontenedore marroira botatzea gomendatzen zaituztegu.
  2. Proportzioak “materia berdea/marroia”: argazkia begiratuz gero, etxeko hondakin organikoak soilik ikusten direla ohartuko gara. Konpostagailuak materia marroiez (estrukturantea) estalia egon behar duela gogorazten dizuegu. Horrela, gure kutxarekin goazenean, konposta pilaren erdian zulo bat egin, kutxa hustu eta gero estrukturantearekin estali beharko dugu berriro ere. Bestela eltxo asko sortzen dira! (Batzuk egotea normala den arren).

Asteazken arratsalde honetan, azaroak 4, Uliako auzo-konpostako arduraduna parkean izango da, denon kezkak edo galderei erantzuna emateko.

Advertisements
konposta-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: