Uliako mintegi zaharrak jendez gainezka egon dira “Udazkeneko Jaialdian”

Lortu da! Lortu dugu parkea jendez betetzea! Eta gure kalkuluen arabera, mila bat pertsona inguru bildu dira Udazkeneko Jaialdiaz gozatzeko. Beraz, Uliako Lore-Baratza egitasmoak antolaturiko jaialdiak, izugarrizko arrakasta izan du donostiarren artean. Mila esker guztioi!!!

Txiki-Foxes natura klubak eraikitako musika horma haurren jolastoki bilakatu da, eta egindako danborren oihartzuna parketik at entzuten zen. Ikustekoa izan da goiz partean beheko zelaiak bildutako jendetza, familiez osaturiko ehundaka pertsona.

Bitartean, hamaiketakoa debalde banatu da parkean zehar bisitarien gozamenerako. Uliako Lore-Baratzak proiektuko kideek eta Uliako Auzo-Elkarteko lagunek prestaturiko tortillak izan dira jangai.

Aurretik atondutako baratzea ere landu da garaiko barazkiekin. Juanjo egon zaigu haur txikiei irakasten nola egin landaketak hobekien eta, bitartean, zenbait letxu bankaleko lurrean landatu.

IMG_20151025_132755846

Eta eguraldia ezin hobea izanda beheko zelaian kokatu gara bazkaria heldutakoan, eta bizilagun eta kide familia bakoitzak etxetik ekarritako janariak denon artean partekatu ditugu. Ondoren, zelaitik mugitu gabe “The Cotton Tails” hirukotearen kontzertua entzun ahal izan dugu. Haur eta heldu dantzan izan dituzte Patxi, Michel eta Annak… Luzatutako jazz eta swing klasiko saioaren ondoren ezin izan dugu Uliako Lore-Baratza proiektuaren bilera irekia egin. Jendea lasai-lasai zebilen zelaian hizketan edo eta jolasean, eta haurrak lanpeturik zeuden Haraino astialdi taldearekin jolasean… Beraz gure barkamenak. Webgune honetan informazio pila aurki dezakezue, helbide elektronikoak eskuragai eta kide nahi izanez gero dugun formulario bete dezakezue.

IMG_20151025_162007538

Beste ekimenetako bat ur-biltegien bisita gidatuak izan dira. Herritarrek parkearen historia eta aurrekarien berri izan dute, Soroborda ur-biltegiko ezaugarriak ezagutu eta Buskando izeneko biltegi barnekaldean murgildu. Jende pila hurbildu zaigu aurretiko izena eman gabe, beraz… berehala izango duzue webgune honetan zerrenda ireki bat hurrengo bisitak antolatzen direnerako.

Izugarri pozik gaude lortutako oihartzunaz. Berriro ere eskerrak guztioi!

Advertisements
Tagged with:
parkea-n argitaratua
5 comments on “Uliako mintegi zaharrak jendez gainezka egon dira “Udazkeneko Jaialdian”
  1. Jota. Ve.-k dio:

    Udako eguraldia-giroa udazkeneko jaialdirako.

    Atsegin dut

  2. […] Udazkeneko Jaialdian Joaquín eta bere emaztea ezagutu genituen. Joaquín eskarmentu handiko gizona dugu, bere bizitzan baratze lanak egin bait ditu. Hala nola, jai eguneko igandean haur eta helduekin ibili zen erdi-jolas eta lanean. Joxeren marrubi batzuk zirela eta landatu ere egin nahi zituen. […]

    Atsegin dut

  3. […] Uliako Lore-Baratzak martxan jartzeko aukera ahalbidetuz. Duela egun gutxi ospatu dute beraien “Udazkeneko Jaialdia” baina…zer eskeintzen digu gune berri […]

    Atsegin dut

  4. […] Argazki gehiago Uliako Lorebaratzak blogean: Uliako mintegi zaharrak jendez gainezka egon dira “Udazkeneko Jaialdian” […]

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: