Dena prest gaurko jaialdirako

Iritsi da eguna!!! Gaur Udazkeneko Jaialdia ospatuko dugu Uliako udal mintegi zaharretan eta dena prest dugu!!

11:00etatik aurrera zenbait ekimen antolaturik ditugu:

11:00 MUSIKA HORMA, TXIKI FOXES natur klubaren eskutik. Era berean, ipuin kontalaritza ere egongo da, euskaraz eta ingelesez, haurrek haien musika objektuekin beren soinu banda berriak sor ditzaten.

12:00 UDAZKENEKO LANDAKETA. Guztion artean babak, ilarrak, baratxuriak, azaloreak, atxikoria… landatuko ditugu haztegietako bankaletako batean.

14:00 BAZKARI HERRIKOIA. Familia bakoitzak janaria ekarriko du denekin partekatzeko.

16:00 THE COTTON TAILS hirukoteak jazz eta swing klasikoa eskainiko dizkigu, zuzenean, gertutik eta giro intimoan, parkeko negutegietako batean.

17:30 ULIAKO LORE-BARATZAK parkean egiten ari den proiektuaren bilera eta aurkezpen zabala. Bitartean, HARAINO astialdi taldeak jolas eta ekintzak egingo ditu haurrekin.

EraIMG_20151025_090126991 berean, ur biltegietara bisita gidatuak egingo dira. Lau bisita antolaturik daude: 9:00, 10:00, 11:00 eta 17:00etan hain zuzen ere. Eta lehenengo taldeak, 9:00tako bisitan, oraintxe bertan, parkearen historia eta aurrekarien azalpenak jasotzen ari dira. Ondoren Soroborda ur-biltegiko ezaugarriak ezagutu ahal izango dituzte eta Buskando izeneko biltegi barnekaldean murgildu.

Zatoz zu ere GAURKO JAIALDIRA!!!

 

Advertisements
Tagged with:
ekimenak, ur-biltegiak-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: