Udazkeneko landaketa prestatzen

Aste honetan landaketarako bankalak prestatzen egon gara ondarra eta ongarria emanez. Igande honetako jaialdian, baratzea landuko dugu guztion artean 12:00etako ekimenean Juanjo gidatuak. Babak, ilarrak eta baratxuriak mintegietako bankaletan landatuko ditugu.

Udalatxen-landare-ekologikoakHalaber, gaur goizean, Udalatxeko neskak hurbildu dira Bergarako Ubera auzoko mintegitik etorriak. Eta besteak beste, udaberriko azaloreak, atxikoria eta lutxarbiak ekarri dizkigute. Udalatx hazitegi ekologiko bat da eta, Arrasate eta Bergarako Azokan egoten dira hauen hazi eta landareak salgai, Uberako negutegiaz gain. Eta Uliako Lore-Baratzetik eskerrak luzatu nahi dizkiegu!

Igandean landatuko diren landareak baratze komunitarioan zainduko dira guztion artean, udaberri partean bizilagun, lagun eta Uliako Lore-Baratzeko kideen artean elkarbanatzeko.

Advertisements
Tagged with:
baratzak-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: