Igandeko jaialdirako txukunketa lanekin gabiltza parkean

14.450 m2-ko partzelan kokaturiko Uliako mintegi zaharren garbiketa lanak egiten gaude. Honelako parke batek lana handia du lorezaintza, mantenimendu eta bestelako kontuetan, eta aste honetan errepaso ederra ematen ari diogu zenbait garbiketa lanekin. Esate baterako…

  • Belarra BERRIZ ERE moztu da
  • Sarrerako gune iluna garbitu eta, parkeko kide baten laguntzaz harriak tailatu ondoren, ingurua txukundu eta nibelatu dugu
  • Goitik beherako pasaleku gaineko gunea hostoz eta zaharkitutako gauzez garbi utzi da
  • Groseko negutegian ere txukunketa lanak izan dira
  • Bankalak igandeko landaketarako prestatzen egon dira, ondarra eta ongarria emanez

ulb_girlandak-egitenEta ondoren, apainketa lanei ekin diogu. Hosto lehorrez egindako girlandak prestatzen ari gara eta parkeak dituen bi sarreretan jarri ahal izango ditugu.

Azkenik, gaur bertan, Txiki-Foxesen egingo den horma-musikalaren muntaiarekin hasi gara.

Igande honetako Udazkeneko Jaialdian parkea ederra ikusi nahi dugu, denak gozatu dezagun gune honen xarma naturalaz. Aurrera Uliako Lore-Baratzak! Eta mila esker guztioi!!!

Advertisements
Tagged with: ,
parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: