Lehen hegazti behaketa saioa SEOko kideekin

Arrakastatsua. Honela laburtu dezakegu gaur izan den lehen hegazti behaketa saioa SEOko kideekin.

8:30etan inguru ekin diogu SEO-Donostiarekin bat hegaztien behaketaren lehen saioari Uliako udal mintegi zaharretan.

Lehen behaketa saioa SEO-Donostiako kideekin

SEOko taldeak Kirsten, Nekane, Maite, Josetxo, Oscar eta koordinatzaile bezela Txemak osatzen zuten, eta irekia izan den ekimen honi beste bost lagun gehitu zaizkio, Antton barne.

Uliako_lore-baratzak_SEO-Donostia0Zuhaitz adaburuak begira geunden bitartean hegazti bila, garai batean, mintegiak funtzionamenduan zeudenean, txori gehiago ikusten zirela esan digu Anttonek, bertako haziengatik erakarriak.

Maitek berriz eskinosoei (arrendajo) buruz hitz egin digu. Tamaina ertaineko hegaztia da eta oso kolore politak eta biziak ditu. Deigarria den txori hau kokatzen den lekuetan bere familiako beste hegazti batzuk uxatzen ditu.

Parkeko beheko zelaitik gora egin dugu besteak beste txantxangorriak ikusiz. Goiko negutegira iristerakoan etxe txolarre eta txinbo kaskabeltz ugari aurkitu ditugu pikuaren adarretan.

Uliako_lore-baratzak_SEO-Donostia4Belabeltzak (corneja) ere azaldu dira. Arrazoi gabeko fama txarra dute, uztak jan eta espeziei lapurketan ibiltzeaz salatua. Mendeetan zehar pertsegituak izan dira, nekazari-izurriteen kontrolatzaile bezela duten rol onuragarria ahazturik.

Halako batean miru bat zeruan hogeitamar uso-saldo baten inguruan. Gero uso gehiago azaldu dira…

Hortik aurrera harrapakariak behatu ahal izan ditugu. Zapelatz arrunta (busardo ratonero), gabirai (gavilan) bat gure sorpresarako. Zelako ustekabe atsegina!

10:00ak aldean amaitutzat eman eta, ondoren, solasaldi polit bat izan dugu. Txemaren hitzetan uste baino hegazti gehiago ikusi eta entzun ahal izan dituzte, eta sorpresa handia izan dutela harrapariekin, ez bait zuten pentsatzen ikusiko zituztenik.

Advertisements
Tagged with: ,
ekimenak, fauna-n argitaratua
4 comments on “Lehen hegazti behaketa saioa SEOko kideekin
  1. […] taldearen eskutik bigarren hegaztien behaketa saioa. Aurreko hilabetean egindako saio arrakastatsuarekin bezela, oraingoan ere gonbitea luzatu nahi dizuegu, Beraz, ez ahaztu prismatikoak ūüėČ El grupo de Donostia […]

    Atsegin dut

  2. […] Uliako mintegi zaharretan ze txori mota dabiltzan aztertzeko. Denontzako aukera bikaina da, haurreko saioan bezela, berazZein da txatxangorria? Erregetxoa? Eskinosoa? etorri eta ikas iko diuzu horiek bereizten! […]

    Atsegin dut

  3. […] Uliako mintegi zaharretan ze txori mota dabiltzan aztertzeko. Denontzako aukera bikaina da, aurreko saioan bezala. Zein da txatxangorria? Erregetxoa? Eskinosoa? Etorri eta ikas iko diuzu horiek bereizten! Parkeko […]

    Atsegin dut

  4. […] 1en saioa > Lehen hegazti behaketa saioa SEOko kideekin […]

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: