Auzolan egunak 35 kide inguru bildu zituen

Atzo, urriak 4, Auzolan eguna izan genuen. Hilabetean behin antolatzen da egun hau kideekin parkeak behar dituen lanak egin ahal izateko. Eta oraingoan jende-mordoa etorri zen parkera txukuntzea, talde lanak egitera eta proiektuarekiko informazio bila.

IMG_20151004_191918573

Izango den ULB bulegoa erabat hustu egin zen. Azkenean!!!

IMG_20151004_175457650_HDRBi faseetan egingo dira lanak datorren asteetan bulegoa guztiz berritzeko; lehenik elektrizitatea lanak eta ondoren egokitzapenari dagokienak, hau da, material isolatzailea jarri, ondoren egurrezko listoriak altuera zehatz bat arte, lurrean “clorocaucho” eta, sabaia eta agerian gelditzen den pareta margotu. Akaso, asteburu honetan jarriko dira lanean gure mutilak, Auzolan egunean elkartutako lantalde bat.

Loreak ere erosi ziren eta landatu parketik zehar; pentsamentu txiki eta handiak, txilarrak, azalea… Hau izan zen lore erosketa.

lorak

Eta ondoren, parkean zehar, apainketa lanak.

35 kide inguru hurbildu ziren igande arratsaldean, txiki eta handiak, eta guztiak, parke ederra eta txukuna ikusteko gogoetarekin.

Beraz, belarra ere moztu zen, parkeko landare batzuk loreontzitan ipini ziren… eta azkenean, eguna amaitutzat eman genuenean, familia bakoitzarentzat barazki (letxuga, zerbak, kalabaza…) eta pikuz beteriko poltsa bat prestaturik genituen. Zelako poza! Ondo egindako lanak beti du saria! 😉

Advertisements
auzolan, parkea-n argitaratua
2 comments on “Auzolan egunak 35 kide inguru bildu zituen
  1. […] Aurreko baten bi faseetan egingo genituen lanen berri eman genizuen bulegoa guztiz berritzeko. Eta orain esan dezakegu… elektrizitatea dugula!!! […]

    Atsegin dut

  2. […] edo premiazko beharrak zeintzuk diren ezagutzera eman aurretik hausnarketan gabiltza. Bitartean, aurreko hilabeteko Auzolanean egindako lanen berri zabaldutako informazioa duzue. Auzolan. Estamos reflexionando sobre cuáles son las prioridades o los trabajos necesarios que […]

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: