Ezagutu proiektua!

DSC_0213Gure proiektua komunitatearentzako baratze­lorategi bat abian jartzea izan da Uliako lehengo udal mintegiak zeuden tokia erabiliz. Ulia auzoko hainbat sektorek (erretiratuak, langabetuak, gazteak…) ikusten dute gaur egungo egoera ekonomikotik eratorritako arazoei aurre egiteko aisialdi kontziente eta eraikitzailea gauzatzeko gune baten beharra. Izan ere, barazkiak, loreak eta landareak haztea zen udal mintegien jarduera eta beraz lurra prestatuta dago horretarako. Gainera, hiriarentzat balio historiko handia duen parke atsegin batean paseatzeko Uliako Auzo elkarteak parkea kudeatzeko Uliako Lore-Baratzak proiektua aurkeztu du. Lursaila bere osotasunean herritar guztientzat irekita egotea da gure asmoa eta baratze guneak antolatzeko aukera bat baino gehiago proposatzen ditugu.

DSC_0358Gaur egun, aplikatuko den araudia parte hartzaile guztien artean eztabaidatu eta finkatzen ari da, eta eskaintzen artean komunitate baratze ekologiko bat antolatzea da helburu, prest dauden bankalak inguruko elkarte, eragile eta taldeei eskeiniz.

Honetaz gain, auzo konpostgune bat ere jarri da martxan. Parkearen irekitzearekin, Ulian jendeak elkar ezagutzeko eta bizitzeko topagune bat lortu nahi da. Espazio publikoaren beste kudeaketa bat egitea posible dela erakutsi nahi dugu, eta gure elikagaien jatorria, eta dugun nekazaritza modeloaren ausnarketa izango dira baratza mugimenduaren ardatz.

Bioaniztasun handiko lorategia da hau, eta honek ingurugiro heziketarako leku aproposa bilakatzen du, bertako zuhaitzak zaindu eta negutegiak erabiliz, biziz eta kolorez beteko dugu parkea. Urteak dira Uliako bizilagunen elkarteak Udalari eskatzen etxalde hori komunitateari irekia izateko eta, zentzu horretan, Uliako Lore-­Baratzak ekimena eskakizun horri bateraturik.

Partaidetzazko gune bat dugu, beraz, sortzen eta eratzen joango da bertan parte-hartzen dutenek adosten dutena. Dauden baliabide eta mugen barruan, parte hartzaileek lan egingo dugu ekimena sendotu dadin, komunitateak dituen era askotako beharrei erantzuteko toki bat garatuz.

Advertisements
parkea-n argitaratua
One comment on “Ezagutu proiektua!
  1. Jota. Ve.-k dio:

    Proiektu ilusionante, hiritarrek gauzatzen!

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: